martes, 3 de junio de 2014


BEROKETA GLOBALA

Munduko zientzialariak Lurreko tenperaturari buruzko datuak jasotzen, aztertzen eta kontu handiz egiaztatzen eman dituzte azken 100 urteak. Era askotako datuak dira, noski, baina jasotako azkenek emaitza ikaragarriak adierazten dituzte:
  • Historiako 10 urterik beroenak azken 15 urteetan izan dira.
  • Dagoeneko, 1990.eko hamarkada 1980koa baino beroagoa izan da; hamarkadarik beroena 0,1 °C-ko diferentziaz.
  • Estatu Batuetako zenbait lurraldetan 1,1-2,0 °C-ko tenperatura-igoerak neurtu dira mende honetan.
  • Testaketa fidagarriak egiten hasi zirenetik, XIX. mendearen bigarren erditik, lurrazalak 0,3-0,6 °C-ko igoera jasan du.
Oso urte gutxira arte, ikertzaileak ez zeuden guztiz ziur tenperatura-aldaketa hauen arrazoiaz. Klima-aldaketa hau naturala den edota giza iharduerak eraginda ez zuten garbiro esaterik.

Zalantza horiek guztiak 1995eko udazkenean argitu ziren behingoz. Orduan zientzialariak eta Klima-Aldaketari buruzko Nazioarteko Batzordea,klimaren eboluzioaz arduratzen den erakunde garrantzitsuena, ordura arteko zalantza eta galdera argitzen hasi ziren. Elkarrekin landutako txostenak parerik gabeko adostasuna lortu zuen: 2.500 zientzialari, ekonomialari eta arrisku-analista baino gehiagoren ikuspuntuak bildu zituen.

Lehen aldiz inolako zalantzarik gabe azpimarratu zen gizakion eragina klima-aldaketan. Azken mendean izan dugun tenperatura-igoera eta horrexek eragin dituen fenomenoak naturalak izatea ez zela posible adierazi zuten orduan. Ebidentzia guztiek gizakiak beroketa globala azkartu egin duela nabarmen azaldu zen orduan.

kausak

Lurraren klima oso konplexuak diren atmosfera, itsaso, lur-masa eta organismo bizidun guztien arteko elkarrekintzen emaitza da. Elementu hauek guztiek eguzkiaren beroketa jasaten dute egunero. Bero hau berriro espaziora irradiatuko litzateke atmosferan beroa zurgatzen duten zenbait gasen oreka gertatuko ez balitz. Gas hauek (karbono(IV) oxidoa, nitrogeno-oxidoa eta metanoa batez ere), berotegi natural baten moduan jokatzen dute, bizia mantentzeko behar den bero-kantitate zehatza mantenduz atmosferatik behera.

Azken 150 urteetan, ordea, gas hauen kontzentrazio atmosferikoa, karbono(IV) oxidoarena batez ere, areagotuz joan da. Honen ondorioz, behar baino bero gehiago geratu da atmosferan harrapaturik. Hauxe da tenperatura igotzearen arrazoi nagusia. Berotegi-gasen kontzentrazio-igoera gizakion zenbait aktibitaterekin erlazionatu dute zientzialariek: batez ere erregai fosil (ikatza, olioa eta gasa beroa eta elektrizitatea sortzeko eta gasolina garraiorako), deforestazio eta nekazaritzarekin. Esate erraz baterako, gure automobilak 2,5 kg karbono(IV) oxido emititzen ditu erretako gasolina litro bakoitzeko.
Irtenbideak

Esandakotik erraz atera daiteke ondorio nagusi bat: giza iharduerak Lurra berotzen duten berotegi-gasen kontzentrazioa areagotu du. Lurra gehiegi berotzen bada, gizakion existentzia bera egongo da arriskuan. Guk sortu dugu arazoa eta, beraz, guri dagokigu konponbidea bilatzea. Guztiok, gobernuak eta hiritarrok, dugu zeregina.














martes, 25 de febrero de 2014

Kaixo, bideo hau ikusi ondoren interesgarria iruditu zaidalako ementxe jartzen dut ikuz dezazuen. Chema Alonsori hau da munduko hacker onenari la sexta canalean salvados programan eginiko entrebista bat da.





Ez dakit zuei zer iruditu zaizuen bideoan esandako gauzak baino niri beintzat oso beldurgarria iruditu zait nolako errextasunarekin sar daiteken jendea gure mugikor,ordenagailu... etako gure informazio pribatuetara eta okerrena da hori saihesteko.
kontu handiagoarekin ibili beharko genuke gure ordenagailutan gordeta dugun informazioarekin eta baita ere gure argazki intimoekin edonor bertan sartuko balitz ez zabaltzeko informazio hori beraz saihesteko metodo errexena ezer konfidentziala ez edukitzea gordeta gure mobil eta ordenadoretan.

kasu asko gertatu izan dira jendearen mobiletako argazkiak hackerren batek ikusi eta zabaldu izana, adibide bat jartzeko oraindela gutxi euskal herrian deustoko unibertsitatean hackerren batek wifi bidez esklan zeuden jende askoren mobiletan kuskuseatu ahal izan zuela eta bertan ikastetxeko neska askoren argazkiak bilutsik bilatu zituela eta sare sozialen bidez zabaldu zituela . Eta ala argazki horiek ikusi nahai duten gustien eskura geratu ziren.

Emen daukazue beste bideo bat pixkat seguruago izateko interneten ibiltzea prebentzio batzuk


Badakit errazago dela iterneen ibiltzea orrelako lanik artugabe leku bat segurua den edo ez jakiteko baina benetan eskertuko duzue birusik ez sartzea lortuezkero.